KRONOS KODIGOA musikaren historia ikasteko gamifikazio proiektu bat da,
"El Ministerio del tiempo" telesailaren ideian oinarrituta.
Bere helburua sasoi desberdinetako musika ezagutzea da, testuinguruak kontuan harturik.
Zer egin behar duzue?
Musikako sasoi desberdinak ezagutuko dituzue, denboran zehar bidaiatuz.
Agindutako misioetan, hainbat erronka gainditu beharko dira, banaka eta taldeka:
partiturak bilatu eta aztertu, musikari ospetsuak ezagutu, eurekaz alkarrizketak burutu, estreinaldietara joan, abestiak eta dantzak ikasi,.... aurkituko dituzuen arrisku guztiak gaindituz ( lapurketak, bahiketak, konspirazioak,...)
Azken finean, eurekin bizi.
Guzti hori dokumentatu beharko duzue: testu, marrazki, mapa, argazki, bideo,...baliabideak erabiliz.
Eta...zelan bidaiatu denbora zehar?
KRONOS KODIGOAN hainbat ate sekretu daude:
BULEGOA ( misioetako txostenak izteko tokia)
LIBURUTEGIA (informazioa bilatzeko eta kontsultatzeko tokia)
AUDITORIOA ( kontzertu desberdinakin gozatzeko tokia)
KASINOA (aisialdirako tokia)
( denbora ateak dauden tokia)
Hainbat denbora ate daude, eta bakoitzak historiako sasoi desbardin batera eroango zaituzte.
Baina kontuz! Denbora ateak zeharkatzeko bilatu beharreko pasahitz desberdinak behar dira.
Ate gehienetan pasahitz bakarra behar da joan-etorria egiteko, baina badaude ate bereziak pasahitz bi dituztenak, bat joateko eta bestea itzultzeko.
Horrelako ate bat suertatu ezkero, eta itzultzeko pasahitza sasoiz bilatu ezean, arrisku larrian aurkituko zarete , denboraren gatibu geldituz.
Apur apurka itxuraldatzen joango zarete, bertako garaikide bihurtu arte.
Hau gertatu ez dadin, pasahitza lortzeko ahalegin guztiak egin beharko dituzue, bestela bizia galduko duzue.
ARAUAK
1. Zuon helburua langile maila desbardinak gainditzea izango da, puntuak lortuz.
2. Misioetako erronka bakoitzak puntuaketa jasoko du, errubrikaren arabera.
3. Erronka batzuk taldeka eta beste batzuk bakarka osotu beharko dira.
4. Misioak ondo eta sasoiz betetu behar dira, ahalik eta puntu gehien lortzeko.
5. Puntuak kronos-karten truke aldatu ditzakezuez kronosdendan, botere desberdinak eskuratuz.
4. Hirugarren mailara heltzerakoan, AGENTE txartela eskuratuko duzue.